Zerbitzuak

Proiektuak

Aplikazioak garatzeari, ezartzeari eta mantentzeari buruzko zerbitzuak, bai eta Eusko Jaurlaritzako azpiegituretan produktu informatikoak txertatzeko edozein zerbitzu ere.

Ildo horretan proiektu teknologikoak ere sartzen dira, baldin eta proiektu horien emaitzak (produktuak) beste zerbitzu batzuetan ezar badaitezke, edo zerbitzu horien erabiltzaileek erabil baditzakete.

Proiektuen ildoan, EJIEk honako zerbitzu hauek egiten ditu:

Bezero baten premiei erantzuteko, neurrira egindako produktu baten plangintza, diseinua eta garapena egiten dira, edo soluzio estandar bat konfiguratzen da. Zerbitzu horretan bermatuta dago Eusko Jaurlaritzaren arauak eta EJIEren barne-araudia betetzea.

Horrez gain, zerbitzu berean, Eusko Jaurlaritzaren azpiegituretan txertatuko diren aplikazioen kalitatea ikuspegi teknikotik eta funtzionaletik egiaztatzen da, produktuen fidagarritasuna eta kalitatea ziurtatzeko.

Neurrira egindako garapen batean edo soluzio estandar baten konfigurazioan oinarritutako produktu baten mantentze-lanari lotutako zereginak egiten dira, eta produktua zuzentzeari edo bilakatzeari buruzkoak izaten dira. Eusko Jaurlaritzaren arauak eta EJIEren barne-araudia zereginetan betetzen dela ziurtatuta dago. Horrez gain, zerbitzu berean, Eusko Jaurlaritzaren azpiegituretan txertatuko diren aplikazioen kalitatea ikuspegi teknikotik eta funtzionaletik egiaztatzen da, produktuen fidagarritasuna eta kalitatea ziurtatzeko.

Proiektu teknologikoen zerbitzuan proiektu teknikoak aztertu, planifikatu eta gauzatzen dira, geroago beste zerbitzu batzuetan (adibidez, «Aplikazioen garapen»ean) erabiliko diren soluzio teknologikoak diseinatzeko eta ezartzeko. Horrez gain, egungo baliabideak bezeroen eta EJIEren premietara moldatzen dira (Oracle sistema bertsio berrira egokitzea, adibidez).