Zerbitzuak

Beste zerbitzu batzuk

Beste ildo batzuetan sartu ezin diren zerbitzuak atal horretan sartzen dira. Oro har, proiektu berezien arabera sortu ziren, eta geroago zerbitzu gisa finkatu dira.

Halaber, EJIEk, bezero zehatz baten premiei denbora-tarte jakin batean erantzuteko, neurrira egin, diseinatu eta sortzen dituen zerbitzuak ildo horretan sartzen dira.

Beste zerbitzu horien artean, honako zerbitzu hauek egiten ditu EJIEk:

Zerbitzu horren bidez, erabiltzaileei baliabide teknologikoak eman nahi zaizkie, lanpostuan eguneroko jarduerak egin ahal ditzaten. Eusko Jaurlaritzaren Sare Korporatibotik kanpo egiten da, erabiltzaileek beren azpiegituretan dituzten premia zehatzen arabera.

Bezero zehatz baten premien arabera egin diren zerbitzuak neurrira eginiko zerbitzutzat hartzen dira, katalogoko beste kategoria batean sartu ezin badira. Bezero zehatz bati erantzuteko sortu zirenez, behin zerbitzua eginda, kendu egiten dira.

Neurrira eginiko zerbitzu bat berriro erabiltzeko aukera dagoenean, EJIEko Zuzendaritzak, beste rol batzuen laguntzaz, zerbitzu horiek katalogoan sartzeko aukera ebaluatzen du.