Zerbitzuak

Azpiegiturak eta ustiapena

Ildo horretako zerbitzuak, batez ere, osagai teknologikoetan eta osagai horien erabileran oinarritzen dira (hots, erabiltzaileen eta bezeroen erabileran).

Zerbitzu horien bidez, bezeroei eskuratu nahi zaizkie beren jarduerak egiteko behar ditzaketen osagai teknikoak edo teknologikoak. Une oro bermatuta dago estandarren betetzea. Horrez gain, arazoren bat gertatuz gero, laguntza ere eskaintzen zaie.

Azpiegiturei eta ustiapenari dagokienez, EJIEk honako zerbitzu hauek egiten ditu:

Aterpetxe-zerbitzuaren bidez, EJIEk beharrezko azpiegitura eta elementu teknologikoak sortzen ditu, bezeroek aplikazioak eta datuak bertan gorde ditzaten.

Zerbitzua bezeroaren premia zehatzetara moldatzen da. Besteak beste, honako hauek kontuan hartzen dira: leku fisikoa, azpiegitura teknologikoa, euskarriari buruzko alderdiak, kudeaketa, segurtasuna eta emandako azpiegituraren eta bertan gordetako produktuen jarraitutasuna.

EJIEk administratzen duen Eusko Jaurlaritzako azpiegituran produktu edo aplikazio bat erabiltzeko behar diren zereginei heltzen die ustiapenari buruzko zerbitzuak. Horrez gain, ekoizpen-eremuan kudeaketa eta laguntza eskaintzen ditu, produktu horren zerbitzuaren kalitate-mailak eskatutakoak izatea ziurtatzeko.

Zerbitzuan azpiegiturari eta emandako oinarrizko softwareari lotutako laguntza sartuta dago, bai eta bezeroek azpiegituran gorde dituzten produktuei lotutako laguntza ere.

Zerbitzu horren bidez, erabiltzaileei baliabide teknologikoak eman nahi zaizkie lanpostuan eguneroko jarduerak egin ahal ditzaten. Eusko Jaurlaritzaren Sare Korporatiboaren barnean egiten da, eta une oro betetzen dira Eusko Jaurlaritzak zehaztu dituen politikak eta erabilera-arauak.