Zerbitzuak

Aholkularitza eta laguntza teknikoa

Zerbitzu horietan, EJIEk aholkuak eta laguntza ematen dizkie bezeroei. Honako arlo hauetako ezagutzetan espezializaturik dauden adituek jarduten dute zeregin horietan:

  • Eremu teknologiko zehatz bateko ezagutzetan (komunikazioetan, proiektuetan, segurtasunean).
  • Merkatuko soluzio teknologikoei buruzko ezagutzetan (soluzio horiek bezeroen premia estandarrei erantzuten diete).
  • Administrazio Publikoari, Eusko Jaurlaritzari eta haiek egiten dituzten prozesuei buruzko ezagutzetan.

Aholkularitza eta laguntza teknikoa emateko, EJIEk honako zerbitzu hauek egiten ditu:

Laguntza teknikoko zerbitzuan, langile espezializatuek EJIEko bezeroei laguntzen diete, bezeroek zehaztu dituzten premien arabera.

Aholkularitzako zerbitzuan, EJIEko zenbait adituk hainbat eremutan jarduten dute (azpiegituretan, proiektuetan, segurtasunean, estandarren definizioan). Adituek bezeroen premiak aztertzen dituzte, eta soluzioak eta haiei lotutako ekintza-planak zehazten dituzte.