Nor gara?

EJIEren kalitate-politika

EJIEk kudeaketa-sistema hedatu eta eguneratuta edukitzeko konpromisoa hartzen du, honako helburu hauek lortu ahal izateko:

Aplikatu beharreko baldintzak betetzea

Zerbitzuetan aplikatu beharreko baldintzak betetzen direla ziurtatzea, tartean bezeroak diren erakundeen beharrizanak eta itxaropenak, eta arau- edo lege-mailako baldintzak.

  • Adostutako zerbitzuen mailen %100ra iristea.
  • Bazkide diren erakundeen asebetetze-maila, aurreko hiru urteetako emaitzen eta aldagarritasunaren arabera eta beharrizan estrategiko eta negoziokoak kontuan hartuta ezarritakoa, lortu edo gainditzea.
  • Emaitzen aldagarritasunaren eta egintzen arabera eta beharrizan estrategikoak eta negoziokoak kontuan hartuta ezarritako prozesuetako helburuen %85 lortu edo gainditzea.

Kudeaketa-sistema etengabe hobetzea

Kudeaketa-sistemako prozesuen berrikuntza eta etengabeko hobekuntza bermatzea, eta, horretarako, horien heldutasuna eta espero diren emaitzak lortzeko gaitasuna areagotzea.

  • Prozesuko adierazle gakoen hobekuntza garbiko indizeari gutxienez %15ean eustea.
  • Aurreko hiru urteetako ebaluazioaren eta aldagarritasunaren arabera eta beharrizan estrategikoak eta negoziokoak kontuan hartuta ezarritako prozesuetan heldutasun-maila areagotzea.
  • Berrikuntza-proiektuen eraginkortasun-mailari gutxienez %85ean eustea, beren arriskuen (garatzen dauden bitartean) eta emaitzen (amaitutakoan) arabera.

Ejie Certificaciones de calidad
Ejie Certificaciones de calidad ER-0922/2000
Ejie Certificaciones de calidad SI-0024/2014
Ejie Certificaciones de calidad STI-0009/2014
Ejie Certificaciones de calidad CDS-2009/0001
Ejie Certificaciones de calidad SST-0124/2017
Ejie Certificaciones de calidad GE-2017/0035
Ejie Certificaciones de calidad
Ejie Certificaciones de calidad
Ejie Certificaciones de calidad
Ejie Certificaciones de calidad
Ejie Certificaciones de calidad
Ejie Certificaciones de calidad
Ejie Certificaciones de calidad