Nor gara?

Gure egoitza

EJIEk Gasteizko Mediterraneo kalean du egoitza nagusia (Mediterraneo 14, 01010 - Vitoria-Gasteiz) eta, horrez gain, Tomas Zumarraga Dohatsuaren kaleko 71.ean duen eraikinean ere (Elizbarrutiko Apaizgaitegiaren eraikinean) eskaintzen ditu zerbitzuak.

Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea
Sociedad Informática del Gobierno Vasco

Mediterraneo 14, 01010 - Vitoria-Gasteiz
Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava)

945 017 300

ejie@ejie.eus

Ikus planoa xehetasunez

Sartzeko arautegia

Irudi galeria

Sartzeko arautegia

Identifikazio-agiri egokia aurkeztea lagungarri da, eraikinean sartzeko izapidea erraztu eta arintzen baitu:

Baimen berezia duten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kideak.

Administrazioko kideak direla egiaztatzen duen identifikazio-txartela edo, hori izan ezean, nortasun-agiri nazionala baliozkotu ondoren, oztoporik gabe sartuko dira instalazioetara.

Baimen berezirik ez duten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kideak.

Administrazioko kideak direla egiaztatzen duen identifikazio-txartela aurkeztu eta segurtasun-langileek haien datuak erregistratu ondoren, oztoporik gabe sartuko dira instalazioetan.

Baimen berezia duten hornitzaileak.

Nortasun-agiri nazionala aurkeztu ondoren, oztoporik gabe sartuko dira instalazioetan.
Baimen horiek instalazioetara maiz joan behar izaten duten mantentze-lanetarako teknikariei ematen zaizkie (ordenagailu, fotokopiagailu, instalazio eta abar konpontzen jarduten direnei).

EJIEren egoitzetakoren batean ondoz ondoko 30 egun naturalez edo gehiagoz zerbitzua ematen duten hornitzaileak.

Egoera horretan dauden pertsonek instalazioetan sartu ahal izateko identifikazio-txartela izango dute. Identifikazio-txartela izapidetzeko prozesua zenbait egun luza daiteke. Tarte horretan, EJIEra sartu ahal izateko nortasun-agiri nazionala aurkeztuko da eta segurtasun-langileek haien datuak erregistratuko dituzte.

Baimen berezirik ez duten hornitzaileak.

Hornitzailea bazara, arren, eska eta baiezta ezazu bisita aurrez. Eman itzazu zure datuak segurtasun-zerbitzuan, jakinaraz ezazu nor bisitatzera zoazen eta itxaron hartzen zaituzten arte.

Segurtasuneko langileek instalazioetan sartzeko baimena ematen dizun bereizgarria emango dizute sartu aurretik; eraman ezazu une oro gainean, ondo ikusteko moduan.

Erakundeko beste pertsona batekin harremanetan jarri nahi baduzu, adierazi bisitatu duzun pertsonari, beharrezko gestioak egin eta harengana bidera zaitzan.

Behin bisita amaituta, ez ahaztu segurtasun-zerbitzuan utzi behar duzula sartzerakoan eman dizuten bereizgarria.