Nor gara?

EJIE gara

EJIE Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea enpresa publiko bat da, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) alorreko zerbitzuak eskaintzen dituena, eta haren xede nagusia da Euskal Sektore Publiko moderno eta eraginkor bat lortzen laguntzea, Jaurlaritzak ezarritako lege-esparruaren baitan eta segurtasuna eta kalitatea bermatuz.

Gure eginkizuna

Euskal Sektore Publikoari bere helburuak betetzeko eta bere zerbitzuak modu efizientean emateko beharrezkoak dituen zerbitzuak bermatzea IKTen arloan.

Ardatz estrategikoak

  • Estrategia: Erakundean gure eginkizuna betetzeko beharrezkoak diren kudeaketa-sistemak eta proiektuak hedatzea, eta interes-talde batzuen eta besteen beharrizan eta iguripenak oinarri hartuta gure ikuspegia gauzatzea, aukerak aprobetxatuz eta arriskuak murriztuz
  • Bezeroak: Euskal Sektore Publikoari bere helburuak betetzeko eta bere zerbitzuak modu efizientean emateko beharrezkoak dituen zerbitzuak bermatzea IKTen arloan.
  • Pertsonak: Zerbitzuak modu efizientean emateko gai den eta erakundearen estrategiarekin konpromisoa hartua duen giza taldea edukitzea
  • Gizartea:: Gizarte erantzukizuna kudeatzen dugun moduagatik erreferentea izatea Euskal Sektore Publikoan
  • Berrikuntza: Gure prozesu eta zerbitzuak etengabe hobetzea, eta prozesu eta zerbitzu horiek sektore publikoaren abangoardian mantentzeko beharrezkoak diren berrikuntzak arrazoiz txertatzea