Nor gara?

Instalazioak eta baliabideak

Ejiek hainbat arlo ditu, eta horietako bat ekoizpen arloa da. Horren funtzio nagusia kalitatezko zerbitzu bat ematea da, EJIEren azpiegituraren bidez:

24 x 7 Operazio Zerbitzua,

Instalazio informatiko eta mekaniko guztiek ondo funtzionatzen dutela behatzeko. Horretarako, azpiegitura eta zerbitzuen monitorizaziorako tresnak eta konfigurazioa kudeatzeko tresnak erabiltzen ditu.

Aterpe Zerbitzua

Zerbait berezia eskatzen duten Eusko Jaurlaritzaren instituzio eta erakundeetarako.

Amaierako erabiltzaileentzako zerbitzuak

Erabiltzaileen Arreta Zentroaren bidez (administrazioko langile zein herritarrei ematen die arreta).

Administrazioko langileentzako zerbitzu postuak

Material mikroinformatikoko instalazio mota guztietarako.

Ejiek Datuen Prozesurako Zentro bat dauka (DPZ), 1.000 m2-koa, bere egoitzan, eta beste DPZ zentro bat ere erabiltzen du, Eusko Jaurlaritzako Administrazioaren Gasteizko Eraikinean (Lakua), 300 m2-koa. Datuen Prozesurako Zentro horiek elkarri lotuta daude; biak aktibo daude eta batak besteari sostengua emango lioke, hondamendiren bat izatekotan.

Leku horietan 1.200 zerbitzari fisiko eta birtualizatutak daude aktibo.

Biltegiratze-gaitasuna 1.500 TB-koa da.