COOKIEN POLITIKA

Cookien Politika hau EJIEren Lege Oharraren eta Pribatutasun Politikaren zati bat da. Web-gune honetara sartzeko eta bertan nabigatzeko, edo bertako zerbitzuak erabiltzeko, Lege Oharrean ezarritako Baldintzak Orokorrak onartu behar dira (eta, beraz, baita Pribatutasun Politika eta Cookien Politika ere).
Edonola ere, jakinarazten dizugu EJIE arduratzen dela cookiez eta hirugarrenen cookien bidez eskuratutako datuen tratamenduaz, eta hark erabakitzen duela zer helburu, eduki eta erabilera izango duen bildutako informazioak.

 

Zer da cookie bat?

Cookieak fitxategi txikiak dira; Interneten nabigatzeko erabiltzen duzun gailuan biltegiratzen dira, eta informazioa gorde dezakete zenbait gairen inguruan: zer maiztasunekin sartzen zaren web-orrian, zein diren zure nabigazio-zaletasunak, zein den gehien interesatzen zaizun informazioa eta beste zenbait gai. Horrela, web-gune honen kalitatea eta erabilgarritasuna hobe dezakegu http://www.ejie.eus/ gunera sartzen zaren bakoitzean.

Cookieak funtsezkoak dira Interneten funtzionamendurako; ezin dute erabiltzailearen ordenagailua/gailua kaltetu, eta nabigatzailearen konfigurazioan aktibatuta badaude, http://www.ejie.eus/ gunean gerta litezkeen funtzionamendu-akatsak identifikatzen eta konpontzen laguntzen dute.

 

www.ejie.eus web-gunearen cookien erabilera

EJIEk cookieak eta jarduera-fitxategiak erabiltzen ditu haren funtzionamendu egokirako; horien bidez, erabiltzaileek nabigazioan zehar zer jarduera gauzatu duten jakin daiteke.
Cookie batek ezin du disko gogor bateko informaziorik atera edo informazio pertsonalik lapurtu. Ez baduzu onartzen cookieak erabiltzea, mesedez, konfigura ezazu zure web-nabigatzailea zure gailuan cookieak instalatzea eta/edo erabiltzea baztertuko duen moduan. Alabaina, konfigurazio hori jarriz gero, web-orria ezin izango da behar bezala erabili.
Zu ezagutu eta zerbitzu hobea emateko, gure web-guneak hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu (zure nabigatzaileak biltegiratzen dituen testu-fitxategi txikiak).

 

Google Analytics-en cookieak

Web-guneak Google Analytics-en zerbitzua erabiltzen du, Google, Inc. erakundeak ematen duena; erakunde horren bulego nagusia honako helbide honetan dago: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (Kalifornia), CA 94043, Estatu Batuak (“Google”).
Google Analytics-ek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileek web-gunea nola erabiltzen duten jakiten laguntzeko. Cookieak web-gunearen erabilerari buruz sortzen duen informazioa (baita IP helbidea ere), zuzenean transmititzen da eta Googleren zerbitzarietan artxibatzen. Googlek gure kontura erabiliko du informazio hori zuk gure web-guneari zer erabilera ematen diozun jakiteko, gunearen jarduerari buruzko txostenak bilduz eta gunearen jarduerarekin eta Interneten erabilerarekin lotutako beste zerbitzu batzuk emanez. Googlek informazio hori hirugarrenei helarazi ahal izango die legediak hala eskatzen badu, edo hirugarrenek informazioa prozesatzen badute Googleren kontura. Horrelakoetan, Googlek ez du lotuko zure IPa Googlek duen beste ezein daturekin.
Googleren konfidentzialtasunari eta pribatutasunari buruzko informazio gehiago eskura dezakezu Google Analytics-en erabilera-baldintzetan, honako helbide honetan: http://www.google.com/analytics/terms/es.html.

 

Erabiltzailearen konfigurazioa cookieak ekiditeko

www.ejie.eus guneak, eta indarrean dagoen legedia betetze aldera, zure eskura jartzen du zure Internet nabigatzailea/nabigatzaileak konfiguratzeko informazioa cookiei dagokienean pribatutasuna eta segurtasuna mantentzeko. Horregatik, nabigatzaile nagusien euskarri-gune ofizialetarako loturak eta informazioa ematen dizugu, cookieak erabiltzea onartu nahi duzun edo ez erabaki dezazun.
Hori horrela, cookieak blokeatu ahal izango dituzu nabigatzailearen konfigurazio-tresnen bidez, edo zure nabigatzailea konfigura dezakezu zerbitzari batek cookie bat gorde nahi duen bakoitzean zuri jakinaraz diezazun:

  1. Microsort Internet Explorer erabiltzen baduzu, jarraitu menuko aukera hau: Tresnak > Internet aukerak > Pribatutasuna > Konfigurazioa. Gehiago jakin nahi izanez gero, jo hona: http://windows.microsoft.com/es-es/windows-vista/block-or-allow-cookies http://windows.microsoft.com/es-es/windows7/how-to-manage-cookies-in-internet-explorer-9
  2. Firefox erabiltzen baduzu, jarraitu menuko aukera hau: Tresnak > Aukerak > Pribatutasuna > Cookieak. Gehiago jakin nahi izanez gero, jo hona: http://support.mozilla.org/es/kb/habilitar-y-deshabilitar-cookies-que-los-sitios-we
  3. Chrome erabiltzen baduzu, jarraitu menuko aukera hau: Aukerak > Aukera aurreratuak > Pribatutasuna. Gehiago jakin nahi izanez gero, jo hona: http://support.google.com/chrome/bin/answer.py?hl=es&answer=95647
  4. Opera erabiltzen baduzu, Segurtasuna eta Pribatutasuna aukeran konfigura dezakezu nabigatzailea. Gehiago jakin nahi izanez gero, jo hona: http://www.opera.com/help/tutorials/security/cookies/