Gardentasun-ataria

Pribatasunari buruzko informazioa

Datuen Babesari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko 2016/679 Araudi Orokorrarekin bat, Pribatutasun Politika honen helburua da EJIEk bere zerbitzuen erabiltzaileen datu pertsonalak bildu, tratatu eta babesteko daukan moduaren berri ematea.

Tratamenduaren arduraduna

  • EJIE SA
  • Ikusi informazio gehigarria atal honetan: Lege informazioa
  • Datuen babeserako Ordezkariaren harremanetarako datuak: dpo@ejie.eus
  • Zuzenbide oinarriak: lopd-ejie@ejie.eus

EJIEk honako helburuekin tratatzen ditu datu pertsonalak: bezeroei zerbitzua emateko, bezero potentzialei zerbitzu propioak emateko eta EJIEren beraren ondasun eta eraikinen segurtasunerako.

Jasotako datu pertsonalak datu horiek dauzkaten pertsonek eskainitako informaziotik datoz zuzenean.

EJIEren zerbitzuen erabiltzaileek bermatu egiten dute, edozein kasutan, emandako datuen zehaztasuna eta benetakotasuna, eta horien erantzukizuna eta datuak eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute.

Emandako datu pertsonalak mantendu egingo dira beharrezkoak diren bitartean, jaso ziren unean zituzten helburuak bete ahal izateko eta EJIEk interesdunarekiko lotura harremana mantentzeko, baldin eta interesdunak ez badu eskatzen horiek ezabatzeko. Gainera, legez ezarrita dauden eta EJIEri eskatu ahal zaion epeetan mantenduko dira gordeta.

EJIEk Datuen Babeserako Europako Araudi Nagusiaren 6. artikuluan ezarritako terminoen arabera egingo du datuen tratamendua, datu arruntei dagokienez, edo, hala badagokio, Europako Araudi horren 9. artikuluaren arabera. Datuen titularrari jakinarazi egingo zaio zerbitzu bakoitzean aplikatu ahal den zilegitasun titulua edo tituluak. Azken hori baimena izan daiteke, edo pertsona horrek parte hartzen duen harreman juridiko bat gauzatzea, legezko betebehar baten betetzea edo EJIEk bere zerbitzu eta eskumenen garapenean daukan interesa.

Datu pertsonalen tratamendua egin bitartean, EJIEk ez ditu datu horiek lagako, ez bada legezko betebehar bat dagoela edo baimena eman behar duen pertsonari aldez aurretik baimena eskatuta, hori ez egitearen ondorioen berri azalduz, eta zerbitzua bera ezin emateko arrazoien berri emanez.

Zerbitzuak eman ahal izateko, baliteke EJIEren tratamenduaren arduradun gisa aritzen diren zerbitzu informatikoen enpresei jakinarazpenak egin behar izatea, datuen tratamendurako konfidentzialtasun eta segurtasun baldintzen mende. Baliteke, gainera, enpresa horiek Europar Batasunetik kanpo egotea, Estatu Batuak - Europar Batasuna Privacy Shield edo Pribatutasun Ezkutuaren akordioaren mende. Informazio eskuragarri dago hemen: https://www.privacyshield.gov

EJIEk interesdunei erraztasunak eman nahi dizkie beren datu pertsonalen tratamenduaren inguruko eskubideok gauzatzeko:

  • Datu pertsonaletarako sarbidea.
  • Datuak zuzentzea edo deuseztatzea eskatzeko eskubidea.
  • Datuen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea.
  • Datuen tratamenduari uko egiteko eskubidea.
  • Datuak eramateko eskubidea.
  • Emandako baimena kentzeko eskubidea.

Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko ea EJIEk berari buruzko datu pertsonalak tratatzen dituen. Beraz, interesdunek beren datu pertsonalak kontsultatzeko aukera izango lukete, baita zehatzak ez diren datuak zuzendu edo ezabatzea eskatzeko ere, datu horiek beharrezkoak ez direnean jaso ziren helburuetarako.

Kasu batzuetan, interesdunek beren datuen tratamenduak mugatzeko eska dezakete. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo horiek defendatzeko soilik gordeko lirateke. Kasu batzuetan, eta egoera partikular bakoitzarekin erlazionatutako arrazoiengatik, interesdunek datuen tratamenduari aurka egin ahal diote.

Kasu horretan, EJIEk datuak tratatzeari utziko dio. Salbuespenak: legezko arrazoi garrantzitsuak egotea edota erreklamazio posibleak egin eta horiek defendatu beharra egotea.

Helburu zehatzen baterako baimena eman badu, interesdunak eskubidea dauka edozein unetan baimen hori atzera botatzeko, eta horrek ez dio kalterik egingo baimena kendu aurretik horretan oinarritutako tratamenduaren zilegizkotasunari.

Horretarako, EJIEra idatzi behar da, helbide honetara:

  • Hartzailea: Segurtasun-arduraduna
  • Mediterraneoko etorbidea 14.
  • 01010 Vitoria-Gasteiz.

Edo e-posta bat bidali lopd-ejie@ejie.eus helbidera.

Datu pertsonalen babesari dagokionez zure eskubideak nahi bezala gauzatu ez direla uste baduzu, erreklamazio bat aurkeztu dezakezu Datuen Babeserako Agentzian, webgunearen bidez: www.agpd.es.

Datuen Babesari buruzko Europako Araudi Nagusia betez, EJIEk Datuen Babeserako Ordezkari bat dauka EJIErekin harremanetan dauden pertsonak errespetatzen direla eta datuen babesaren inguruko araudiak betetzen direla bermatze aldera. Figura horrekin harremanetan jartzeko aukera izango da, dpo@ejie.eus helbidera idatziz.

Bisitarientzako wifia

EJIEko instalazioetara sartzen diren pertsonek Interneterawifi kanal seguru baten bidez sar daitezen lortzeko beharrezko informazioa kudeatzea.

DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA
Arduraduna EJIE SA
Helburua EJIE SA enpresaren instalazioetara sartzen diren pertsonek wifi kanal seguru baten bidez Internetera konektatzeko aukera izan dezaten lortzeko beharrezko informazio pertsonala kudeatzea.
Legitimazioa Zerbitzua ematea
Hartzaileak Hirugarrenei ez zaie daturik emango, legez ezarrita dagoenean edo horretarako baimena ematen denean izan ezik.
Eskubideak Datuak ikusteko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak eta beste eskubide batzuk, informazio gehigarrian azaltzen den bezala.
Informazio gehigarria Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio gehigarria lor dezakezu, honako loturan PDF (488 KB)

 

Bezeroekiko kudeaketa komertziala

Zure eskaera bidaltzearekin batera, zure datu pertsonalak erabiltzeko baimena ematen ari zara, ondoren adierazitako jarduerak burutzeko tratamendua baimenduz.

DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA
Arduraduna EJIE SA
Helburua Enpresarekin harremanetan egoteko kanalaren bidez interesdunek bidalitako eskaerei erantzuna ematea eta bezero berriak sortzea, eta enpresaren jardueren inguruko informazioa bidaltzea.
Legitimazioa Interes legitimoa eta kontratua burutzea.
Hartzaileak Hirugarrenei ez zaie daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik edo horretarako baimena ematen denean izan ezik.
Eskubideak Datuak ikusteko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak eta beste eskubide batzuk, informazio gehigarrian azaltzen den bezala.
Informazio gehigarria Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio gehigarria lor dezakezu, honako loturan PDF (499 KB)

 

Bideo-zaintza

DATUEN BABESARI BURUZKO EUROPAR ARAUDIA

Arduraduna: Kamerek hartutako irudiak EJIE SA erakundeak gordeko ditu.

Eskubideak: Datuak tratatu eta eskubideak gauzatzeari buruzko informazio gehigarria ikusteko, www.ejie.eus webguneko pribatutasunari buruzko atarira jo dezakezu.

Informazio gehiago:

Datuen babesari buruzko araudian ezarritakoaren arabera, jakinarazi nahi dugu irudiak grabatzeko zaintza neurriak ditugula, segurtasun helburuekin. Irudi horiek ez zaizkie hirugarrenei lagako, legez ezarrita dagoenean izan ezik edo horretarako baimena ematen denean izan ezik.

  • Eremu pribatuetan instalatutako kamera eta bideo-kameretan ezin izango dira eremu publikoetako irudiak agertu, ez bada derrigorrezkoa eman beharreko zaintza lanetarako, edo kokapena dela eta saihestu ezin bada.
  • Beraz, EJIE SA enpresaren kokapenetan dauden kamerek eremu publikoak grabatzekotan, zaintza helburua lortzeko derrigorrezkoa den gutxieneko espazioa soilik izango litzateke; kasu honetan, lapurreta, kalte edo indarkeriazko ekintzen kontrola egingo da, betiere, bide publikoen grabaketa ahalik eta txikiena izanik eta ondoko eraikinik agertu gabe (etxebizitzak, parkeak, ikastetxeak eta abar).

PDF (484 KB)