Nor gara?

EJIE gara

EJIE Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea da, lidergo teknologikoaren bitartez Euskal Sektore Publikoak herritarrei emandako zerbitzuen digitalizazioa eskaintzen duena, honen helburuak hobeto eta modu eraginkorrean betetzeko.

Gure ikuspuntua

Euskal Sektore Publikoaren erreferentzia teknologikoa izango gara, eta gure eginkizuna informatika-sektoreko erakunde eta profesionalek zein gure bezeroek atzemango dute.

Ardatz estrategikoak

  • Elkartearen xedea betetzeko eta ikuspuntua lortzeko beharrezkoak diren kudeaketa-sistema eta proiektuak hedatzea, interes-talde ezberdinak aintzakotzat hartuta, aukerak aprobetxatuz eta arriskuak murriztuz
  • Euskal Sektore Publikoak herritarrei emandako zerbitzuen digitalizazioa bermatzea, honen helburuak hobeto eta modu eraginkorrean betetzeko
  • Zerbitzuak modu efizientean emateko gai den eta erakundearen estrategiarekin konpromisoa hartua duen giza talde bat mantentzea
  • Gizarte-ingurunea hobetzea gure erakundearen potentziala erabiliz eta erabilitako baliabideak modu eraginkorrean kudeatzea gure ingurumen-inpaktua minimizatzeko
  • Gure prozesu eta zerbitzuak etengabe hobetzea, eta horiek sektore publikoaren abangoardian mantentzeko beharrezkoak diren berrikuntzak arrazoizko eran txertatzea